Lizarra Badminton Taldeak (CBE) bidalitako kronika
Lizarra Badminton Taldeko Rocio Ajona, Marta eta Paula Larrion jokalariek ASTURIASeko OVIEDOko TOP TTR SUMMERCAMP-en txapelketan parte hartu zuten. 13, 15 eta 17 urtez azpikoen eta absolutu mailakoei zuzendutako lehiaketa honen bitartez Asturiaseko taldearen udako campusean egonaldia amaitutzat eman zen.
Hiru jokalariek elkarren kontra eta multzokideen aurka jokatu zuten emakumezkoen banakako lehian lehen postua lortzeko. Paula Larrionek podiumeko posturik altuenera igotzea lortu zuen bere hiru taldekideei irabazita eta Marta Larrionek bigarren postua lortu zuen.Rocio Ajona, berriz, podiumaren atarian geratu zen. Belen eta Lucia Sotoren aurka galdu ostean, Larrion ahizpek zilarrezko domina lortu zuten emakumezkoen binakakoan.
Iraileko lehen astean, Lizarra Badminton Taldeak 15 urtez azpikoei zuzendutako N2-N3 Masterrarekin hasiko du denboraldi berria Lizarran, 15 urtez azpikoen Espainiako Txapelketarako bidean erabakigarria den txapelketa. Era berean, datorren astean, Daniel Chascok nazioarteko txapelketetarako jauzia egingo du, 2026ko Jeunes Nouvelle-Aquitaine txapelketan parte hartuko baitu Talencen, Bordelen.
CBE-ren EMAITZA NABARMENAK:
- 17 urtez azpiko neskeen banakako txapelduna: Paula Larrión
- Txapeldunordea: Marta Larrión
- 17 urtez azpiko neskeen binakako txapeldunordeak: Paula eta Marta Larrión
- 17 urtez azpiko neskeen banakako 3. postua: Rocio Ajona
Argazkia: CBE