Lizarra Badminton Taldeak bidalitako kronika
Bolada onean jarraitzen du Lizarra Badminton Taldeak. Cartagenako (Murtzia) 13 urtez azpikoen N2-N3ko Master Nazional txapelketan, Daniel Chascok brontzezko domina lortu zuen banakako kategorian eta zilarrezkoa binakako kategorian Félix Pintorekin batera (Zamora). Bi domina horiek meritu handia dute, N2 mailan lortu baitira, non 12 jokalari nazional onenek eta 13 urtez azpiko 6 bikote onenek parte hartu zuten.
Beste aldetik, Rocío Ajona eta Lucía Chasco Villanueva de la Concepcionera (Malaga) joan ziren 17 urtez azpikoen N2-N3ko Master Nazionala jokatzera. Pistan dena eman zuten arren, ezin izan zuten beraien hasierako txanda irabazi.
Datorren astean beste txapelketa garrantzitsu bat dugu, eta kasu honetan Lizarran. 15 urtez azpiko erraketa nazional onenek N2-N3 Master Nazionala jokatuko dute "Tierra Estella – Lizarrerria" Udal Kirol Pabiloian. Horrez gain, Noa Vidán eta Iván Berné Palmara joango dira 19 urtez azpikoen N2-N3ko Master Nazional bat jokatzera.
Argazkiak: CBE.