DEPORTES ADAPTADOS Hace 2 días

Nafarroako Judo Egokituaren IV. Txapelketa arrakastatsua izan zen

Nafarroako Judo Egokituaren IV. Txapelketa arrakastatsua izan zen

Maiatzaren 1ean, ostirala, Iruñeko Mendillorri Trinkete Kiroldegiak "NAFARROAKO JUDO EGOKITUAREN IV. TXAPELKETA" hartu zuen.

Adimen-desgaitasuna duten judokei zuzendutako ekitaldia 12:30ean hasi zen, eta Nafarroako klub eta elkarteetako 36 judokak hartu zuten parte.

Txapelketa horren aurretik, judokek aurre-torneoan parte hartu zuten, Iruñeko Larrabide estadioan, martxoaren 14an. Bertan, parte-hartzaile bakoitzaren trebezia-maila ezarri ahal izan zen, eta, ondoren, maiatzaren 1ean (ostirala) IV. Txapelketan parte hartuko zuten multzoa ezarri ahal izan zen.

Parte hartu zuten judoka guztien artean giro bikaina, alaitasuna eta adiskidetasuna nabarmendu ziren kirol jardunaldi batean.

Ekitaldian zehar, intentsitate eta trebetasun maila ezberdineko borrokak ikusi ahal izan ziren, parte-hartze zabalaren isla, eta hori guztia, harmailak txalo eta gogo biziz betez, borrokaldi bakoitza lagundu eta gozatu zuen publikoaren laguntzaz.

Lerro hauen bidez, esker aunitz tatamian bertan laguntza eman zenutenei, baita epaileei ere, beraien inplikazioarengatik. Haien lana ezinbestekoa izan baitzen txapelketa ondo garatzeko.

Dudarik gabe, judoaren baloreak indartzen dituen kirol eta elkarbizitza jardunaldia izan zen eta oso balantze positiboa uzten du bai parte-hartzaileentzat eta baita bertaratutako ikusleentzat ere.

Ikusi ARGAZKIAK hemen klikatuz.