JUDO Hace 1 día

MARTA BEORLEGIK JUNIOR MAILAKO EUROPAKO TXAPELKETAN LEHIATUKO DU

MARTA BEORLEGIK JUNIOR MAILAKO EUROPAKO TXAPELKETAN LEHIATUKO DU

Irailaren 3tik 5era, Podgoricak (Montenegro) JUNIOR MAILAKO EUROPAKO JUDO TXAPELKETA hartuko du.

Ekitaldia Voco Sport Hallen egingo da, eta 44 herrialdetako 411 judokak hartuko dute parte (226 gizonezkoenak eta 185 emakumezkoenak).

Europako hitzordu honetan, Espainiak, 15 judokekin parte hartuko du, horietako bat, MARTA BEORLEGI judoka nafarrak.

Aurten, Mostoleseko eta Portimaoko (Portugal) European Cup txapelketetan brontzezko domina irabazi eta Lignanoko (Italia) European Cup txapelketan zilarrezkoa lortu ostean, Marta 52 kilo baino gutxiagokoen kategorian lehiatuko da, non 30 judokak hartuko dute parte. Pisaketa irailaren 2an egingo du, irailaren 3an lehiatzeko.

Ikusi informazio gehiago atxikitako dokumentuan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados