MONTAÑA Hoy

BARGAGAIN 24 ELKARTASUN PAUSUAK

BARGAGAIN 24 ELKARTASUN PAUSUAK

Dantzaleku Sakanak ADANO (Nafarroko minbizia pairatzen duten haurrei laguntzeko elkartea) aldeko ekitaldi solidarioa antolatu du, elkartea ezagutzera emateko eta dirulaguntzak biltzeko.

Lehiarik gabeko ekitaldia izango da. 24 orduz Bargagainera 24 igoera egingo ditugu. Orduro herritik talde bat aterako da (gurutzera igo eta buelta). Igoera bakoitza elkartea edo taldetxo batek egingo du, inguruko empresa desberdinek babestuta.

0 dortsala erosiz (zapi solidarioa) edo igoeraren batean parte hartuz lagundu gaitzakezu!

Herriko taberna eta denda ezberdinek euren aletxoa jarriko dute, eta kultur-egitarau zabala eskeiniko dugu. BETE DEZAGUN HERRIA ZAPI URDINEZ!!