TAEKWONDO Hace 1 mes

Xabier Tejero, Europako txapelduna

Xabier Tejero, Europako txapelduna

• Nafarroako junior taekwondistak irabazi du Europako Kluben Txapelketan; hain zuzen ere, -68 kiloko kategorian

Pasa den asteburuan Sarajevon Kluben Arteko Europako Txapelketa ospatu zen eta Nafarroako Taekwondo Federazioak zortzi lehiakide izan zituen.

Horietako batek, Xabier Tejero Hernándezek, juniorren 68 kilo baingo gutziagokoen podiumeko tokirik altuena lortu zuen, garrantzi handiko aurkarien aurrean bost borroka gogor gainditu ondoren.

Xabierrek, lehen kanporaketan, Samir Mujidagic etxeko ordezkaria kanporatu zuen, eta final-zortzirenetan sartu zen. Txanda horrek Michail Angelos Sotiropoulos greziarraren aurrean jarri zuen, duela bi denboraldi Tiranako Irekian urrezko domina lortu zuena.

Sotiropoulos gainditu ondoren, Tejerok bere lan onarekin jarraitu zuen eta final laurdenetan Mustafa Ceylan Bolat turkiarrari irabazi zion, duela bi urte Skopie-ko Irekian, Ipar Mazedoniako hiriburuan, garaipena lortu zuena.

Brontzezko domina poltsikoan zuela, Eguesibarko kirolariak finalerdiari ekin zion. Emin Demic aurkari oso indartsua egokitu zitzaion, 1. serieko burua eta zilarrezko domina lortu zuena iaz Sarajevon jokatutako Bosnia-Herzegovinako Irekian.

Tejero ez zen izutu curriculum horren aurrean, eta borroka bikain bat eginez, bertako lehiakidea gainditu zuen, finalean sartzeko, non jada zain zuen Vladyslav Zolotovskyi, gazte mailako Olinpiar Kategorietako Europako Irekian zilarrezko dominaduna, iazko martxoaren 14tik 16ra bitartean Bukaresten jokatu zena.

Xabierrek, bere sasoi ona berriz erakutsiz, kirolari ukrainarra garaitu zuen 2/0. Urrezko domina irabazteak sari erantsia dakar gainera: datorren azaroan Errumanian izango den 21 urtez azpiko Europako Txapelketan parte hartzeko zuzeneko eskubidea.

Esperientzia handia eta emaitza onak

Xabier Tejeroren garaipenaz gain, foru taldeko beste kide batzuek ere lan bikaina egin zuten Bosnia Herzegovinako tatamiaren gainean.

Oier Colomo Carriedo, junior mailako lehian ere, final-laurdenetara iritsi zen. Kanporaketa horretan 1. serieko buruak, Mate Teskera kroaziarrak, Zagrebeko Kroaziako Irekian brontzezko domina lortu zuenak nafarrari irabazi zion.

Maila absolutuan, June Nsangu Moralesek (49 kilo baino gutxiagokoen lehia) lehen txanda gainditzea lortu zuen Geszthimani Georgiadou greziarrari irabazita, baina berehala txapelketaz kanpo geratu zen, beste lehiakide heleniar baten, Magdalini Klakalaren, “mendekua” pairatuz (urrezko domina irabazi zuena Serbiako iazko Multieuropean Games-etan eta brontzezkoa Europako kluben honetan).

Zorte bera izan zuen Iñigo Zunzarren Elverdin taldekideak (80 kilo baino gutxiagokoen kategoria), irabazten hasi baitzen, Daniel Piros hungariarra kanporatuz, baina gero Leon Hrgota kroaziarraren aurrean galdu zuen, koadroko bigarren serie-burua, eta azkenik garaipena lortu zuena.

Rebeca Mariño, taldearen arduradun teknikoa hitzordu kontinental honetan, pozik zegoen bere kirolarien lanarengatik eta adierazi zuen ondorengoa: “Esperientzia ona izan da taldearentzat nazioarteko lehiaketa gogor batean. Orain denboraldia itxi dugu eta udako atsedena tokatzen da”.

📸 Más imágenes